KALITATEARI BURUZKO URRASPIDEA

Zuzendaritza eta langile guziak artamenduen kalitatea eta segurtasuna etengabe hobetzeko urraspide batean sartuak dira, zeinak parte hartzeko aukera ematen baitu.Urraspide orokor hori, arriskuen kudeaketari azkarki lotua, klinikako zerbitzu guzietan deklinatzen da: administrazio, erizain, artatzaile, mediku eta teknikari taldeetan.

Kalitateari buruzko urraspidea ondoko puntuetan datza: helburuak adieraztea, dauden praktiken egoera-akta egitea, eta gero praktika horien hobetzeko ekintzak obratzea, finkatu helburuetarik hurbiltzeko. Burutu diren ekintzak ebaluatzen ere dira, bereziki neurgailu batzuei behatuz, hobetzeko beste ekintza batzuk plantan ezartzeko, behar baldin bada.

Beraz, prozesu ziklikoa da, mugarik gabe segitzen duena, praktiken hobetzea helburu.

Barneko kalitatearen estimatzeko dinamika bat abiaraziz -non parte hartzeko aukera ematen baita-, urraspide horrek ondoko helburuak ditu:

  • Erietxearen barnean dokumentu-sistemaren osotasuna eta prozesuen trazabilitatea sendotu
  • Langileak arriskuen prebentzioan, praktika onen errespetuan eta araubidearen bilakaeran inplikatu