Haur eta gazteen egunazko ospitalea

Antolamendu oso eta egokitu batez hornitua izanik, haur eta gazteen zentroak kalitatezko ebaluazioak eta artamenduak ematen ditu, elikadura-portaeraren nahasmenduen (anorexia, bulimia, gehiegizko pisua edo obesitatea, elikadura-portaeraren nahasmenduekin eta elikadura dibertsifikazioaren nahasmenduekin), ikasketen nahasmendu berezien (DIS), arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduen alorrean, bai eta goi mailako adimen potentzialaren detekzioaren alorrean.

Eginkizunak

  • Haurra eta nerabea errezibitzea eta laguntzea
  • Ebaluatzea eta diagnostikatzea
  • Artamendu egokiak dituzten segimenduak proposatzea
  • Haurra edo nerabea eta haren familia orientatzea
  • Burasoak sustengatzea eta gidatzea

Mediku eta artatzaileen taldea

Lanbide askotako talde batek ditu medikuntza harrera eta harrera artatzailea segurtatzen: mediku psikiatrak, neuropsikologoak, psikomotrizitate hezitzaileak, dietetikariak, erizainak, erizain laguntzaileak eta idazkaria.

Ibilbide oso bat, hiru urrats handitan proposatua:

  • EBALUAZIOA
    Haurra/nerabea zentroko taldearekin elkartzen da, osasun alorreko profesional batek eskaturik, ebaluazio bat edota diagnostiko bat ukaiteko.
  • ORIENTAZIOA
    Haurrari/nerabeari arta proiektu pertsonalizatu bat proposatzen zaio eta heziketa plan bat (EE, PAP, ESS…) plantan ezartzeko lagundua izaten ahal da.
  • HARRERAK
    - Harrera indibidualean: jokabide-terapia kognitiboa eta emozionala edo beste psikoterapia bat
    - Taldeko harreran: erremediazio kognitiboa, trebetasun sozialak, kontzientzia osoa, erlaxazioa…

Informazio praktikoak

    Irekitze tenoreak:
  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etarik 17:00ak arte
  • Larunbatetan, 10:00etarik 16:00ak arte
    Gurekin harremanetan sartzeko:
  • 05 59 93 71 71
  • infanto@caradoc.fr